XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALABA ETA ALABORDEA Gizon bat, alaba bakar gaztetxo baten aita, alargun utzi zuen bere emazteak.

Etxea ezin ondo erabili eta, jantzi beltzak kentzeko eguna heldu zitzaionean, berriz ezkontzeko asmoa hartu zuen.

Bigarren emaztetzat bere aurrean lehenengo agertu zen emakumea hartu zuen.

Hau sorgina zen.

Berehala, sorgin honekin beste alaba bat izan zuen.

Bigarren hau gaztarora heldu orduko hil zen bere aita.

Sorgina, ordutik aurrera alaba eta alabordea lagun zituela bizi zen.

Alabarenganako zuen maitasuna bezain handia zen alabordearenganako gorrotoa eta ikusiezina.

Ezin eraman handia zeukan bere erraietako neskatoa hain itsusia, eta lehenengo emaztearen haurra hain ederra zelako.

Behin, negu gorrian, paperezko soinekoz jantzi eta oinutsik marrubitara bidali zuen alaba zaharrena, saskia bete ekartzeko esanda.

Hotzaren hotzez, dardarka joan zen neskato errukarria eta etxola batetan hiru gizon aurkitu zituen.